Itxi

Futbola

Bundesliga 2023-2024

Xabi Alonsok Bundesliga irabazi du Bayer Leverkusenekin

EITB Media

Euskal entrenatzaileak Alemaniako Ligako titulua erdietsi du, Werder Bremen menderatuta (3-0). Leverkusenek ez du partidarik galdu, eta Bundesligako txapelduna da, txapelketa amaitzeko oraindik bost jardunaldi falta direnean.

  • Xabi Alonso

    Xabi Alonso, Bayer Leverkusenekin Bundesliga irabazi ostean. Argazkia: EFE

Xabi Alonso euskal entrenatzaileak zuzentzen duen Bayer Leverkusen da 2023-2024 Bundesligako txapelduna. Oraindik bost jardunaldi falta dira txapelketa bukatzeko, baina Leverkusengo taldeak titulua bereganatu du jada.

Werder Bremeni etxean 4-0 irabazita irabazi du liga. Alonsoren taldeak Bundesligako 29 partida jokatu ditu orain arte, eta 25 irabazi, 4 berdindu eta ez du bat ere galdu.

Bayer Leverkusenek lehenengoz irabazi du Alemaniako Liga, eta Xabi Alonso entrenatzaile tolosarra izan da titulua eskuratzeko gako garrantzitsuenetako bat.