Itxi

Reala

Entrenamendua Zubietan

Carlos Martinez eta Illarramendi, zalantza

Erredakzioa

Txuri-urdinek Real Madrilen aurka jokatuko dute igande honetan Santiago Bernabeun (17:00etan). Partida zaila izango dela aitortu duten arren, dena ematera zelairatuko dira.

  • Carlos Martinez. Argazkia: EITB

    Carlos Martinez. Argazkia: EITB

Realarentzat ez da 2013. urteko lehen lan-saioa izan, asteartean ere entrenatu zuten eta. Zubietan ikusitakoaren arabera, zaila da Carlos Martinez iganderako prest egotea.

Asier Illaramendi zalantza da eta Markel Bergarak ez du jokatuko. Txuri-urdinak sasoi onean dira, eta Real Madrilen aurkako partida (igandean, 17:00etan) zaila dela aitortu duten arren, konfiantza osoa dute eurengan eta dena ematera zelairatuko dira Santiago Bernabeun.