Itxi

Reala

Sasoi betean

Realak iragan denboraldi osoan lortu zituen puntuak gainditu ditzake

Erredakzioa

Philippe Montanierren taldeak iragan denboraldi osoan lortu zuen puntuazioa gainditu dezake asteburuan, hiru puntu gehiago eskuratuta.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Reala. Argazkia: EFE

Gipuzkoako taldeak aurrerapauso handiak eman ditu sailkapenean, garaipen oso garrantzitsuak eskurati ondoren, eta 27. jardunaldian, jada 33 puntu ditu. Iragan denboraldi osoan Realak 47 puntu eskuratu zituen, beraz, Montanierren mutilak marka berdintzetik garaipen bakarrera daude.

Orain dela urtebete, txuri-urdinak 14. postuan zeuden, 34 punturekin, eta 12 neurketa galdu zituzten (9 etxetik kanpora). Denboraldi honetan, aldiz, taldea oso sendo dago Anoetatik urrun.

Carlos Vela mexikarraren lan bikainak askok lagundu du, etxetik kanpora lortutako garaipenetan. Vela sasoi betean dago, eta Atletico madrilen aurka golik lortu ez arren, falta ugari jaso zituen. Mexikoko aurrelaria ligan falta gehien jasotzen dituen 4. jokalaria da, Diego Costaren atzteik.