Itxi

Reala

Atariko partidarako

Realak 2.700 sarrera jaso ditu Olympique Lyonen eskutik

Erredakzioa

300 sarrera peñentzako izango dira, 750 klubaren konpromisoetarako eta baesleentzako izango dira. 1.650 sarrera jarriko dira salgai bazkideentzat, eta horietatk 850 Anoetako lehiatiletan.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Reala. Argazkia: EFE

Realak datorren abuztuaren 20an jokatuko du Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako joaneko partida, Lyonen. Hau dela eta, Olympique Lyonek 2.700 sarrera bidali ditu Donostiako klubera.

Talde frantziarrak bidalitako 2.700 sarreretatik, 300 peñentzako emango ditu Realak, eta 750 klubaren konpromisoetarako eta babesleentzako izango dira. Bazkideentzat, 1.650 sarrera banatuko dira. 850 sarrera Anoetako 6. lehiatilan jarriko dira salgai asteazken honetan (abuztuaren 14an), eta 20 euroko prezioa izango dute. Gainontzeko 800 sarrera 'Eroski Bidaiak' Realaren babeslea den agentziak kudeatuko ditu, eta sarrera hauen salmenta ere Realeko bazkideentzat soilik izango da.