Itxi

Reala

Balantzea egin du

Gorka Elustondo: 'Amestutako denboraldi hasiera egin dugu'

Erredakzioa

Realeko erdilariak esan duenez, "lehen helburua Txapeldunen Ligako multzoen fasera sailkatzea zen", eta lortuta dago.

  • Gorka Elustondo. Argazkia: EFE

    Gorka Elustondo Sporting Portugalen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Gorka Elustondo Realeko erdilaria, oso pozik dago taldeak egin duen denboraldi hasierarekin, eta orain arte talde txuri-urdinak jokatu dituen partiden balantzea egin du.

"Lehen helburua Txapeldunen Ligako multzoen fasera sailkatzea zen, eta lortu genuen", esan du Elustondok. "Atletico Madrilen aurka galdu egin genuen, baina irabazteko aukerak eduki genituen. Realak Ligari ere hasiera ona eman dio", gaineratu du Realeko erdilariak.

Elustondo ez da protagonista bakarra izan Zubietan. Antoine Griezmannek ere hitz egin du prentsaurrekoan. Griezmannen ustez, Lyonen aurkako partidatik gehiago hitz egiten dute berataz Frantzian. "Realera etorri nintzenetik, nire ametsa hazten lagundu nauen taldearekin Txapeldunen Liga jokatzea izan da", adierazi du frantziarrak.