Itxi

Reala

Lesionatuta dago

Jose Angel: 'Atseden hartzea taldearentzat ona izango da'

Erredakzioa

Asturiaseko jokalariak lesioak 'hobera' egin duela onartu du. Gainera, Levanteren aurka minutu batzuk jokatzeko aukera izatea espero du.

  • Jose Angel. Argazkia: EiTB

    Jose Angel. Argazkia: EiTB

Jose Angel Realeko jokalariak lesionatuta jarraitzen du, eta denboraldi hasieran "zorte txarra" izan duela onartu du. Hala ere, Levanteren aurka jokatzeko prest egon daitekela adierazi du.

"Gaur niri gertatu zait, eta bihar taldekide bat izan daiteke, ezetz espero dut, baina lesioak horrelakoak dira. Hobera egin dut, eta datorren astean hobeto egotea espero dut, agian neurketan minutu batzuk jokatzeko", esan du Asturiasko jokalariak.

Txuri-urdinak atseden hartzea lesionatuentzat eta taldearentzat "oso ona" izango dela ere esan du, Realak partida mordoa jokatuko baitu denboraldi honetan.

Alberto De la Bellak ere atseden hartzea taldeari ondo etorriko zaiola uste du, egutegi oso zaila izango baitute iraileko bigarren astetik aurrera.

"Astero bi norgehiagoka jokatuko ditugu abendura arte, eta fisikoki oso ondo prestatuta egon beharko dugu", adierazi du Kataluniako jokalariak.