Itxi

Reala

Larunbatean Malagaren kontra

Realak ez du Anoetan gehiago kale egin nahi

Erredakzioa

Xabi Prietok atzerago jokatu du seguruenik, eta Ruben Pardo hasieratik ipini dezake Arrasatek. Atzean, Mikel Gonzalezen txanda izango da.

  • Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Malagak Anoeta bisitatuko du larunbat honetan, 16:00etatik aurrera, eta Realak ez du etxean gehiago kale egin nahi. Anoetan jokatutako azken liga partidan porrota jaso zuen Realak Atletico Madrilen aurka, eta asteartean, Txapeldunen Ligakoan, ezin izan zuten donostiarrek Shakhtar Donetsk mendean hartu.

Gainera, egutegi zaila du aurretik Jagoba Arrasateren taldeak: asteartean Camp Noun jokatuko du, Barçaren aurka, asteburuan Sevilla hartuko dute etxean, eta ondoren hil edo biziko partida jokatu beharko dute Alemanian, Bayer Leverkusenen kontra.

Esteban Granero larri lesionatu zen azken neurketan, eta sei hilabete inguru emango ditu bajan, baina ez da taldeak duen baja bakarra. Gorka Elustondok ezin izango du partida jokatu, eta oraindik ez dakite David Zurutuza eta Markel Bergara prest egongo ote diren.

Gauzak horrela, Xabi Prietok atzerago jokatu du seguruenik, eta Ruben Pardo hasieratik ipini dezake Arrasatek. Atzean, Mikel Gonzalezen txanda izango da.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Ruben Pardo, Ros edo Bergara, Xabi Prieto; Vela, Griezmann eta Seferovic

Malaga: Caballero; Gamez, Angeleri, Sergio Sanchez, Antunes; Portillo, Tissone, Darder, Eliseu; Santa Cruz eta El Hamdaoui.

Epailea: Teixeira Vitienes

Eguna eta ordua: Larunbatean, 16:00etan

Futbol-zelaia: Anoeta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala gaur