Itxi

Reala

Gasteizen

Granerori ebakuntza egin diote

Erredakzioa

Medikuen arabera, bost eta zazpi hilabete artean beharko ditu jokatzera bueltatu aurretik. Madrildarra Txapeldunen Ligako Shakhtar Donetsk taldearen aurkako partidan lesionatu zen, irailean.

  • Granero Shaktar taldearen aurka lesionatu zen. Argazkia: EFE

    Granero Shaktar taldearen aurka lesionatu zen. Argazkia: EFE

Esteban Granero Realeko erdilariari ebakuntza egin diote ostiral goizean, irailaren amaieran eskuineko belaunean izandako lesio larria artatzeko. Errekuperazioa astebete barru hasiko du.

Getafeko eta Real Madrileko jokalari ohia utzita dago Realean, Queen Park Rangersen aritu ostean. Ebakuntza Gasteizko ospitale batean egin diote.

Realak komunikatua atera du arratsaldeko lehen orduan ebakuntzaren berri emateko. Donostiako klubak aditzera emandakoaren arabera, ebakuntza "arazorik gabe" egin du Mikel Sanchez doktoreak, Rafa Nadalen belaunaz arduratzen den mediku berak.

Errekuperazio luzea

Erdilari madrildarrak errekuperazio gogor eta luzea egin beharko du; bost eta zazpi hilabete artekoa, horrelako ebakuntzen ostean egin ohi den bezala.

Dena ondo joanez gero, Esteban Granero apirilean itzuli daiteke berdegunera.