Itxi

Reala

Errege Kopa

Realak ez du konfiantzarik nahi Racingen aurka

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Bigarren B Mailako taldea izango du aurkari, baina Lehen Mailako bi talde kanporatu ditu jada. Partida, gaur jokatuko da Anoetan.

1:14

Realak Errege Kopako finalerdietara sailkatzea du helburu, baina horretarako Bigarren B Mailako taldea den Racing gainditu beharko du final-laurdenetan. Joaneko partida gaur jokatuko da Anoetan (20:00etan). Kanporaketa gaindituz gero, ustez, Bartzelona izango dute aurka finalerdietan, katalanak faboritoak baitira Levantaren aurka jokatu behar duten kanporaketan.

Baina lehenengo final-laurdenetako partida jokatu beharko du talde txuri-urdinak. Jagoba Arrasatek aldaketak egingo ditu hamaikakoan eta ez ohikoak diren jokalari askok izango dute partida hau jokatzeko aukera. Zubikarai, Seferovic, Javi Ros eta Zaldua jokalariek hasierako hamaikakoan egoteko aukera asko izango dituzte.

Aurrean Bigarren B Mailako taldea izango dute, baina ez edozein talde. Racing I. multzoko liderra da, eta Kopan Lehen Mailako Sevilla eta Almeria taldeak kanporatu ditu. Klubak arazo ekonomikoak ditu, jokalariek hilabate batzuk daramatzate soldata kobratu gabe eta egoera istituzionala oso txarra da. Dena den, kirol alorrean bikain ari da Racing. Bere multzoko liderra da, eta Errege Kopan zeratarako gai den erakutsi du. Santanderretik hainbat zale joango dira Donostiara taldea animatzeko.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Zubikarai; Zaldua, Mikel, Iñigo Martinez, Jose Angel; Bergara, Ros, Prieto; Chory Castro, Vela eta Seferovic.

Racing: Mario; Orfila, Oriol, Barrio, Saul; Kone, Andreu, Borja Granero, Ander; Miguelez eta Mariano.

Epailea: Velasco Carballo (Madril).

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 20:00etan.