Itxi

Reala

BBVA Liga

Realak Europan jokatzea ziurtatu du, Betisi irabazita (0-1)

Leire Etxazarra | eitb.com

Donostiarrek urrezko hiru puntu lortu dituzte Carlos Velak, penaltiz, bigarren zatian sartutako golari esker.

0:00

Realak Europan jokatuko du datorren denboraldian. Txuri-urdinak Betisen aurkako partida irabazi dute Benito Villamarinen, eta Liga gutxienez zazpigarren postuan amaituko dute.

Lehen zati kaskarra jokatu dute bi taldeek: ez da gol aukera oso gutxi izan dira eta jokaldiak sortzeko arazoak eduki dituzte batak zein besteak.

Imanol Agirretxek izan du lehen aukera argia, baina akrobaziaz egindako errematea kanpora joan zaio Realeko aurrelariari.

Carlos Velak ere arriskua sortu du. 20. minutuan, aurrelari mexikarrak jaurtiketa egin du eta baloia kanpora joan zaio, langa laztanduta.

Atsedenaldiaren ostean, Juan Carlosek penalti argia egin dio Velari eta aurrelari txuri-urdinak gola egin du. Epaileak, hala ere, bigarren txartel horia barkatu dio jokalari andaluziarrari.

Handik gutxira, Griezmannek bigarrena egiteko aukera paregabea izan du, baina jaurtiketak zutoinaren barruko aldea jo du, eta gol marraren aurretik pasa da, inork errematatu gabe.

Ezin partida erabaki

72. minutuan Iñigo Martinez urrutitik saiatu da eta Betiseko atezainak jaurtiketa kornerrera alderatzea lortu du. Ruben Castro, berriz, berdinketa lortzear izan da 77.ean.

Azkenean, Reala nagusi; Europarako txartela ziurtatzen duten urrezko hiru puntu lortu dituzte Jagoba Arrasateren gizonek.