Itxi

Reala

Errekorra

Claudio Bravo Txilerekin gehien jokatu duen jokalaria izan daiteke

Erredakzioa

31 urterekin, bost partidara du Leonel Sanchezen marka, Txileko futbolaririk sarituena.

  • Claudio Bravo, Realekoa / EFE.

    Claudio Bravo, Realekoa / EFE.

Claudio Bravo, Realeko jokalaria, Txilerekin partida gehien jokatu dituen futbolaria izan daiteke. 31 urte eta 79 partidarekin, Leonel Sanchezen errekorra gainditzea bost neurketara du.

Ekainean, marka hori hobetzeko aukera dauka Bravok. Txileren deialdi guztietan dago atezaina. Hiru partida jokatuko ditu Txilek taldekako fasean. Selekzioa finalerdietara iritsi beharko da Bravok marka hori lortzeko. Helburua ez da erreza, Espainia, Holanda eta Australiarekin dagoelako taldean.

Gainera, atezainaren etorkizuna ere argitu daiteke. Realak eta Bartzelonak akordioa lortzen badute, talde txuriurdina utzi dezake, Katalunian jokatzeko.