Itxi

Reala

4 urte

Claudio Bravo, Bartzelonako jokalaria

Erredakzioa

Reala eta FC Bartzelona akordio batetara iritsi dira Claudio Bravo jokalariaren talde aldaketarako.

1:18

Claudio Bravok Bartzelonan jokatuko du datozen lau urteetan. Realak eta Bartzelonak akordioa sinatu eta ofiziala egin dute fitxajea.

Realak bere esker ona adierazi nahi  izan dio Claudio Bravori bere dedikazio, konpromiso eta profesionaltasunagatik gure klubean egondako denbora guztiagatik, zeina bere etxea izango den beti. Entitate txuri-urdina harro dago bere futbol eta giza kalitateko jokalari batek bere koloreak defendatu eta kapitain besokoa eraman izanagatik, euren webgunean dioten bezala.

Zorterik onena opa dio Realak bere etorkizun profesional eta pertsonalerako. Zortzi denboraldi Realean Claudio Bravok Reala uzten du klubean zortzi urte igaro ondoren.

Txiletarra Donostiara 2006. urteko udaran Colo Colo talde txiletarretik iritsi zen eta, une horretatik, 237 partida ofizial jokatu ditu txuri-urdin kamisetarekin, gipuzkoar klubeko historian partida gehien jokatu dituen bigarren atzerritarra izanik.