Itxi

Reala

Denboraldiaurrea

Realak Chelsearen aurka jokatuko du, abuztuaren 12an

Erredakzioa

Stamford Bridgekoa izango da Realak denboraldiaurrean jokatuko duen partidarik erakargarriena.

  • Jose Mourinho, Chelseako entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Jose Mourinho, Chelseako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Realak Chelsearen kontra jokatuko du abuztuaren 12an, Stamford Bridgen. Txuri-urdinek beste talde handi baten aurka neurtuko dituzte indarrak denboraldiaurre honetan.

Realaren aurkako partidan egingo du Chelseak aurkezpen ofiziala, zaleen aurrean. Mourinhok zuzentzen duen taldearen aurkakoa izango da Realak denboraldiaurrean jokatuko duen partidarik erakargarriena.


Gogoan izan bi egun lehenago, Newcastlenen arituko dela Arrasateren taldea. Larunbat honetan Tolosa taldea izango du aurkari Realak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea