Itxi

Reala

3-1 Ajaxen aurka

Porrota jaso du Realak Holandako lehen lagunartekoan

Erredakzioa

Finnbogasonek estreinatu du markagailua, 10. minutuan, atezaina ondo gaindituta.

1:25

Realak porrota jaso du (3-1) Holandan jokatutako aurreneko lagunarteko partidan, Ajaxen aurka. Holandarrek txuri-urdinak baino sasoi hobeagoan direla erakutsi dute.

Finnbogasonek estreinatu du markagailua, 10. minutuan, atezaina ondo gaindituta. Lau minutu geroago, neurketa berdindu du Milikek.

Ajaxen beste bi golak norgehiagokaren bigarren zatian iritsi dira. Carlos Martinezek bere atean sartu du 2-1ekoa, 74.ean, eta holandarrek azken minutuan sartu dute hirugarrena.

Fitxa teknikoa:

Ajax: Leeuwenburgh; Ligeon, Van Der Hoorn, Denswill, Dijks; Viergeber, Schone, Duarte; Milik, Klaassen eta Kishna. Bigarren zatian Owusu, Vissie, Van Bruggen, Van Koesveld, Warmerdam, Bakker, Sana, El- Ghazi, Menig eta Becker jokalariek jokatu dute.

Reala: Zubikarai; Zaldua, Ansotegi, Callens, Yuri; Gaztañaga, Elustondo, Zurutuza, Canales; Hervias eta Finnbogason. Bigarren zatian Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella, Markel, Estrada, Pardo, Xabi Prieto, Agirretxe eta Chory Castro jokalariek jokatu dute.

Golak:

0-1, 10': Finnbogason.

1-1, 14': Mili.

2-1, 74': Carlos Martínez (b.a.).

3-1, 90': El-Ghazi.