Itxi

Reala

Emaitza txarrak

De la Bella: 'Burua altxatu egin behar dugu'

Erredakzioa

Realeko jokalaria ziur da norabidea aldatzeko gai izango direla eta hobekuntza hori Valentziaren aurkako partidan hasiko dutela.

  • Alberto De la Bella, Realeko jokalaria. Efe.

    Alberto De la Bella, Realeko jokalaria. Efe.

Alberto de la Bella jokalariak Realak bizi duen momento txarra onartu eta "burua altxatu" behar dutela gaineratu du, hurrengo partidetan garaile ateratzeko.

De la Bellaren iritziz, Sevillaren aurkako emaitza, 1-0, bidezkoaizan zen, eta Realari "erregulartasuna" falta zaiola adierazi du.

Unai Emeryren taldeak egindako gola "atzeko aldean egindako akats baten ondorioz" sartu zutela onartu du.

Jokalari txuri-urdinaren ustez, Ligako lehen hilabetean egindako bide kaskarra hobetzeko modua dago, eta hobekuntza hori Valentziaren aurkako partida irabazita hasiko litzateke.