Itxi

Reala

Ligan

Azken sei hilabeteetan Realak garaipen bakarra lortu du Anoetan

ERREDAKZIOA

Azken urte erdiko ligan lortutako garaipen bakarra dezente entzutetsua izan zen, Real Madrilen aurka irabazi baitzuten txuri-urdinek (4-2).  

  • Reala-Getafe, Markel Bergara. Argazkia: EFE

Jagoba Arrasatek, Realeko entrenatzaileak  larunbat honetan Malagaren aurka jokatu duten partidari gogobetez egingo dio aurre, izan ere, jakin badaki taldea krisi honetatik ateratzeko bere azken aukeretako bat izan daitekeela. Eta, horretarako, Anoetan jada falta sumatzen den sendotasun hori berreskuratzen saiatu beharko da.

Azken urte erdiko garaipen bakarra  dezente entzutetsua izan zen, Real Madrilen aurka irabazi baitzuten txuri-urdinek (4-2). Baina bestelakoetan, Realak ez du indar hori afizioaren aurrean erakutsi, izan ere, indar eta sendotasun horrek eraman zuten duela gutxi onenen artean lehiatzera.

Realak 2014eko apirilaren 19an Kataluniako Espanyol garaitu zuen, eta ordutik hona, ia obsesio bilakatu da garaipena talde gipuzkoarreko jokalarientzat.