Itxi

Reala

Mailarik onena eman du

Ligako onenen aurka lortu ditu Realak puntu gehienak

Redacción

Txuri-urdinek bederatzi puntu dituzte, eta horietatik zazpi Real Madrilen, Atletico Madrilen eta Valentziaren aurka erdietsi dituzte.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Realak ligako talde handien aurka eskuratu ditu orain arteko puntu gehienak. Txuri-urdinek bederatzi puntu dituzte, eta horietatik zazpi Real Madrilen, Atletico Madrilen eta Valentziaren aurka erdietsi dituzte.

Igandean garrantzi handiko garaipena eskuratu zuen Realak Atletico Madrilen aurka (2-1). Horri esker, jaitsiera postuetatik kanpo kokatu da, baina egoerak arriskutsua izaten jarraitzen du. Deportivoren aurka neurtuko dituzte indarrak txuri-urdinek, hurrengo jardunaldian.

Onenen aurka mailarik onena eman du Realak, baina Almeria, Eibar edo Kordoba bezalako taldeen aurka ez ditu espero zituen emaitzak eskuratu. Hurrengo hilabatean Deportivo, Elx, Vila-real eta Athletic izango ditu aurkari Donostiako taldeak. Partida horiek erabakigarriak izango dira: gora egingo ote du Realak edo arrisku postuetan jarraituko du?