Itxi

Reala

Fitxaketa berria

‘Kutsu britainiarra’ errekuperatuko du Ligak Moyesekin

ERREDAKZIOA

Eskoziarraren ia ibilbide guztia Evertoneri lotuta dago, eta Manchester United ere gidatu zuen, Sir Alex Fergunson handia itzalean ordezkatuz.  

1:24

David Moyes eskoziarraren etorrerak Ligak azken aldian galdu zuen kutsu britainiar hori gaineratuko dio lehiaketari. Duela hainbat urte, ohikoa zen entrenatzaile britainiarrak ikustea BBVA Ligako aulkietan, baina gaur egun, ez da horrelakorik.

Moyesen entrenatzaile gisako ia ibilbide guztia Evertoneri lotuta dago, eta Manchester Uniteden ere bere momentua izan zuen, Sir Alex Fergunsoren ordezkotzat kontratatu zutenean, hala ere, mito handi honen itzalean egon behar izan zuen.

Glasgowko entrenatzailea azken urteotako entrenatzailerik garrantzitsuenen eta estimatuenen artean dago, atzerriko entrenatzaileez beteta dagoen Premier batean. Eta, orain, talde gipuzkoarrak bere fitxaketarekin, ligak azken aldian galduta zuen distira britainiarraren itzulera biziko dugu.