Itxi

Reala

Entrenamendua Zubietan

Granero: 'Moyesek anbizioa dauka, eta hori ona da guretzat'

David Moyesek astelehenean zuzenduko du, lehen aldiz, Realaren entrenamendua. Ostiral goizeko saioa ikusten aritu da eta jokalariekin ere hitz egin du.

1:26

David Moyes "anbizioarekin" datorrela azpimarratu du Esteban Granero Realeko jokalariak. Granerok eskoziarrarekin hitz egiteko aukera izan du goizean Zubietan, eta Moyes Realarentzako entrenatzaile "egokia" dela azpimarratu du. "Gugan sinesten du eta aurrera egiten lagunduko digu. Lanerako desiatzen gaude", nabarmendu du jokalari txuri-urdinak.

Moyesek gertutik jarraitu du Asier Santanak eta Imanol Alguacilek zuzendutako entrenamendua, eta jokalariekin solasaldia ere egin du.