Itxi

Reala

Oviedoren aurka Kopan

Reala ez da fio

Erredakzioa

David Moyes teknikariak aldaketak egingo ditu hasierako hamaikakoan. Eskoziarrarentzat liga da lehentasuna eta titularrei atsedena eman nahi die.

  • Joaneko partidaren irudia. Argazkia: EFE

    Joaneko partidaren irudia. Argazkia: EFE

Realak Oviedo hartuko du asteazken honetan Anoetan, Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partidan. Joanekoan hutsean bukatu zen partida, eta asturiarrek ezustekoa eman nahi dute.

Donostiarrak ez dira Bigarren B Mailako taldearekin fio, baina beharrezkotzat jotzen dute hurrengo kanporaketarako txartela lortzea.

David Moyes teknikariak aldaketak egingo ditu hasierako hamaikakoan. Eskoziarrarentzat liga da lehentasuna eta titularrei atsedena eman nahi die. Garrantzizko bajak ere baditu. Gorka Elustondo eta Joseba Zaldua Carlos Tartieren lesionatu ziren eta ezin izango dute neurketa jokatu. Granero ere min hartuta dago.

Rullik defendatuko du txuri-urdinen atea, eta David Zurutuza, Finnbogason eta Chory Castro jokalariek hasieratik jokatuko omen dute.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Estrada, Callens, Ansotegi, Yuri; Hervías, Ruben Pardo, Gaztañaga, Zurutuza; Chory Castro eta Finnbogason.

Oviedo: Esteban; Diegui, David Fernandez, Dani Bautista, Oscar; Erice, Omgba; Eneko, Señe, Sergio Garcia; eta Cervero.

Epailea: Undiano Mallenco

Futbol-zelaia: Anoeta (22:00etan).