Itxi

Reala

Sufritutako garaipena

Realak Barça gainditu du, gorputz eta arimaz defendatuta (1-0)

Erredakzioa

Partida hasi eta berehala Jordi Albak bere atean sartutako golak, garrantzi handiko garaipena eman dio Realari.

  • Realak Baçari irabazi dio. Argazkia: EFE

    Realak Baçari irabazi dio. Argazkia: EFE

Realak garrantzi handiko garaipena lortu du FC Bartzelonari irabazita (1-0). David Moyesen taldea nagusitu da Anoetan, sufrituta.

Donostiarrak partida hasi eta berehala jarri dira markagailuan aurretik. Gola Jordi Albak sartu du bere atean. Jokalari katalana baloia aldaratzen saiatu da, baina barrura bidali du.

Luis Enriqueren taldeak baloiaren-jabetza eskuratu du berehala, neurketa berdintzeko gol-aukerak sortu ditu, eta txuri-urdinei sufritzea egokitu zaie. Atsedenaldira heldu aurretik bakarrik suspertu da Moyesen taldea, eta Barça pixka bat estutu du. Prieto eta Canales 2-0ekoa sartzeko zorian izan dira.

Bigarren zatian Leo Messi eta Neymar zelairatu dira, baina horrek ez du katalanen jokoan iraultza handirik ekarri. 62.ean Bravoren akatsa baliatzeko zorian izan da Xabi Prieto, baina baloia gora bidali du.

Bartzelonak lanean jarraitu du, eta Realak gorputz eta arimaz defendatu du. Amaierarako bost minuturen faltan, berdinketa saihestu du Rullik, geldiketa bikaina eginda.

Fitxa teknikoa:

1.- Reala: Rulli; Carlos Martinez, Ansotegi, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Granero, Xabi Prieto; Canales (Yuri, 90'), Chory Castro (Finngobason, 65'), Carlos Vela (Pardo, 89').

0.- F.C Bartzelona: Bravo; Jordi Alba, Mascherano, Mathieu (Alves, 69'), Montoya; Munir (Neymar, 46'), Sergio, Xabi, Iniesta; Pedro (Neymar, 57'), Luis Suarez.

Gola:

1-0, 1': Jordi Alba (bere atean).

a (bere atean).