Itxi

Reala

Berdinketa Anoetan

Realak ezin izan du mendekua hartu Vila-realen aurrean (0-0)

Mikel Dominguez | eitb.eus

Apur bat hobetu da Reala Vila-realen aurka, baina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko. Bi zati ezberdineko neurketa egin dute txuri-urdinek, eta puntu banaketa ona izan da Anoetan.

  • Reala 0 - Vila-real 0 / EFE.

    Reala 0 - Vila-real 0 / EFE.

Berdinketan geratu dira Reala eta Vila-real, partida abagunez beteta egon den arren. Erritmoak oso ezberdinak izan dira bi zatietan, baina bigarreneko hobekuntza txikia ez da nahikoa izan Realak irabazteko. Mendekurik gabe geratu dira txuri-urdinak; Moyes, urtebetetze oparirik gabe.

Hasiera Realarena izan da, asmoetan behintzat. Laster, taldeari abiadura falta ikusi zaio. Presioa aurreko partidetan baino handiagoa egin du Realak, baina ez dio baloiari behar beste abiadura eman. Ideiarik gabe ibili da azken metroetan, eta lehen zati osoan ez du behin ere jaurti.

Erritmo gutxiko zatia izan da. Realak izan du baloia, baina Vila-real izan ditu aukera guztiak. Fin ibili dira horiak kontraerasoetan. 22. minutuan, Pinaren erremate bat buruz izan da lehen abagune arriskutsua, falta jaurtiketa batean. Atzelariak lo egon dira, eta bakarrik utzi dute Vila-realekoa.

39. minutuan Xabi Prietori penalti bat egin diotela eskatu dute txuri-urdinek, baina epaileak ez du adierazi. Azken bost minutuetan, Vila-realek korner festa izan du Realaren arean. Rulliri esker ez dira joan markagailuaren aurretik atsedenaldira. Triguerosen, Costaren eta Morenoren erremateak bikain gelditu ditu argentinarrak.

Realak itxura ona berreskuratu du bigarren zatian. Aurkaria baino hobeto aritu da, Vila-realen aukerek arriskua sortu badute ere. Realak momentu horretara arteko argiena egin du. Abisua eman du Granerok 57.an, baina minutu batzuen ostean, Iñigo Martinezen burukada bat izan da gol aukera nabarmenena, korner batean.

Chory Castro oso gertu egon da garaipenaren gola sartzetik. 83. minutuan izan da, baina Asenjo oso azkar ibili da. Hala ere, gertuago egon da Vila-real, 88.ean sartu egin duelako baloia atean. Epaileak, baina, jokoz kanpokoa adierazi du. Gero, zutoinera bidali dute Castellokoek, eta hutsean bukatu da aukera askoko baina mami gutxiko partida.

FITXA TEKNIKOA

Reala: Rulli; Carlos Martínez, Mikel González, Iñigo Martínez, De la Bella; Rubén Pardo, Granero, Xabi Prieto; Zurutuza (Canales, 66. min), Vela (Chory Castro, 75. min) y Agirretxe (Finnbogason, 81. min).

Vila-real: Asenjo, Mario Gaspar, Víctor Ruiz, Chechu Dorado (Rukavina, 57. min), Jokic; Tomás Pina, Manu Trigueros, Jonathan Dos Santos, Costa (Fran Sol, 77. min); Joel Campbell eta Gerard Moreno (Moi Gómez, 68. min).

68. min).