Itxi

Reala

Adierazpenak

Moyes: 'Ligak asko ikas lezake Premierretik'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Realak ez dauka diru askorik. Sailkapenaren beheko aldean dauden taldeak ez dira Premierrekoak bezain indartsuak eta telebistatik datorren diruaren banaketa ez da bidezkoa", esan du.

  • David Moyesen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    David Moyesen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

David Moyes Realeko entrenatzaileak Espainiako Liga eta Premier League alderatu ditu Sky Sports telebista kate britainiarrari eskainitako elkarrizketan.

"Lehiaketan dagoen bidegabekeria izan da hemen nagoenetik izan dudan etsipen handienetako bat. Ligak Premierretik asko ikas lezake", adierazi du.

"Realak ez dauka diru askorik. Sailkapenaren beheko aldean dauden taldeak ez dira Premierrekoak bezain indartsuak eta telebistatik datorren diruaren banaketa ez da bidezkoa".

zkoa".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala