Itxi

Reala

2 puntu

Jaitsi zenetik Liga hasiera kaskarrena egiten ari da Reala

Agentziak | Erredakzioa

2 punturekin soilik, aurtengoa azken urteetako Liga hasiera txarrena izaten ari da. 2006/07 denboraldian puntu bakarra zuen, eta 2. Mailara jaitsi zen.

Realak ez du denboraldia ondo hasi. 2006/07 denboralditik Liga hasiera kaskarrena izaten ari da. Urte horretan Bigarren Mailara jaitsi zen. Bi berdnketa eta porrot bat eskuratu du lehenengo hiru jardunaldietan. Gainera, Donostiako taldeak ez du oraindik golik egin.

Iaz, Realak 4 puntu zituen hirugarren jardunaldian, 2013/14, 2011/12 eta 2010/11 denboraldietan bezala.

Orain dela bi urte, txarragoak izan ziren kontuak, baina oraindik aurten baina hobeak. 3 puntu zituen. Bigarren Mailan egondako hiru urteetan, 2007tik 200ra, hiru, zazpi eta bost puuntu zituen.

2006/07 denboraldian, Realak oraingoa baino emaitza txarragoak izan zituen, puntu bakarrarekin. Denboraldi horretan Bigarren Mailara jaitsi zen.

David Moyes entrenatzaileak talde ona du, baina oraindik ez du formula aurkitu. Hurrengo jardunaldian jaitsiera postua sar liteke Reala. Iaz, egoera horretan izan zen 9. jardunaldian, eta Jagoba Arrasate ordezkatzera heldu zen eskoziarra.

zen eskoziarra.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Reala