Itxi

Reala

Garaipenik ez

Realak garesti ordaindu ditu Espanyolen aurkako akatsak

Agentziak | Erredakzioa

Rullik txartel gorria ikusi du, eta hala ere, ondo aritu da Reala bat gutxiagorekin, baina azken momentuko beste akats batek porrota ekarri dio.

  • Rulliri txartel gorria atera dio epaileak jokaldi honetan / EFE.

    Rulliri txartel gorria atera dio epaileak jokaldi honetan / EFE.

Irabazi gabe jarraitzen du Realak. Penaltia egin du Gero Rullik, eta txartel gorria ikusi du, baina Espanyolek partidari buelta eman arren, Realak berdindu egin du, jokalari bat gutxiagorekin. Hala ere, azken momentu akats batek porrotera eraman du Reala.

Nagusi izan dira txuri-urdinak hasieratik. Realak izan ditu aukera argienak, batez ere Carlos Velaren oinetan. 19.ean, Canalasek eta De la Bellak jokaldi ona egin dute, Agirretxek golarekin bukatu duena. Denboraldiko lehen gola izan da. Itxura ona zeukan partidak Realarentzat.

Baina 43. minutuan, Espanyolen bi aukeraren ostean, Asensio bakarrik heldu da areara, eta Rullik lurrera bota du. Penaltia eta txartel gorria. Oier Olazabal zelairatu da atea zaintzeko, baina ezin izan ditu gelditu hurrengo hiru golak.

70.ean, Enzo Rocok aurretik jarri du, buruz, bere taldea, baina Realak ez du etsi, bat gutxiagorekin jokatu arren. 86.ean izan du saria, Jonathasen berdinketaren golean.

Espanyolen korner jaurtiketa bat gaizki defendatu du Realak, eta Hernan Perezek gola sartu du. Oso zapore mingotsa geratu zaie Anoetako zaleei.

 

FITXA TEKNIKOA

Reala: Rulli (Oier Olazabal min,. 42); Elustondo, Diego Reyes, Mikel González, De la Bella; Illarramendi, Granero, Canales; Bruma, Vela (Chory Castro, min., 79) eta Agirretxe (Jonathas, min. 79).

Espanyol: Pau López; Correa (Javi López, min. 79), Álvaro, Roco, Fuentes; Víctor Sánchez, P, Diop; Hernán Pérez, Marcos Asensio (Cañas, min. 85), Víctor Álvarez (Burgui, min. 65) eta Gerard Moreno.

Golak: 1-0, min. 19: Agirretxe. 1-1, min. 43: Gerard Moreno. 1-2, min. 70: Roco. 2-2, min. 86: Jonathas. 2-3, min. 90: Hernán Pérez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala