Itxi

Reala

0-2, Atleticoren aurka

Griezmannek alarma gorria piztu du Realean

Erredakzioa

Txuri-urdinek 0-2 galdu dute Atletico Madrilen aurka. Realeko jokalari ohiak 0-1ekoa sartu du 8. minutuan eta 92.ean, Ferreira-Carrascok partida erabakita utzi du, bigarren gola sartu ostean.

  • Griezmann. Argazkia: EFE

    Griezmannek sartu du Atleticoren lehen gola Realaren aurka. Argazkia: EFE

Realak 0-2 galdu du Atletico Madrilen aurka Anoetan eta porrot honekin, BBVA Ligako sailkapenaren behealdean jarraituko du talde gipuzkoarrak lehen zortzi jardunaldietan sei puntu besterik ez baititu lortu.

Lehen zatia intentsitate handikoa izan da, baina joko aldetik oso kaskarra. Bi taldeek gogor jokatu dute, falta asko egon dira, eta abagune gutxi. Partidako lehen abisua Atletico Madrilek eman du hirugarren minutuan, baina Kokeren errematea langa gainetik kanpora joan da. Bost minutu geroago, Atletico Madrilek bigarren abagunea izan eta gola sartzea lortu du. Griezmannek egin du 0-1ekoa zelai erdian baloia hartu, hiru aurkari atzean utzi eta Rulli gainditu ostean.

Zortzigarren minutuan etorri da koltxoneroen gola. Realak aurrera jo nahi izan du gola jaso ostean, baina nahi eta ezin. Txuri-urdinek lehen zatian izan duten abagune bakarra 17. minutuan iritsi da. Canalesen falta jaurtiketa, ordea, gutxigatik kanpora joan da. Ondoren, bi taldeek ez dute arrisku handirik sortu aurkariaren ate inguruan eta lehen zatia bisitarien aldeko 0-1ekoarekin bukatu da.

Bigarren zatian norgehiagokako gidoia ez da asko aldatu. Parekotasuna izan da nagusi, baina Reala izan da baloiaren jabe. Talde txuri-urdinak agindu egin du bigarren zatian, baina asko kosta zaio abaguneak sortzea. 61. minutuan, Jackson Martinezek ia bere atean sartu du gola. Aurrelari kolonbiarra ez da Oblakekin ondo ulertu eta baloia gutxigatik ez da Atletico Madrilen atean sartu. Realaren abagune argiena 79. minutuan etorri da; Velak jaurtiketa ona atera eta Oblak atezainak kornerrera desbideratu du baloia. Korner horretan Zurutuza goletik gertu egon da, baina oso behartuta egin du errematea eta Atletico Madrileko defentsak arriskua aldentzea lortu du.

Azken minutuetan, Realak berdinketaren bila jo du, eta Simeonek zuzentzen duen taldeak orduan sortu ditu bigarren zatian izan dituen bi abaguneak. Lehenengoan, Rullik Fernando Torresen gola eragotzi du, baina 92. minutuan ezin izan du ezer egin Ferreira-Carrascoren aurrean (0-2). Atletico Madrileko jokalariak amaiera ona eman dio talde koltxoneroaren kontraerasoari eta partida erabakita utzi du. Goleko jokaldian, Realeko jokalariek Atleticok eginiko penaltia eskatu dute, baina epaileak ez du adierazi. Jonathasek protesta egin dio epaileari eta txartel gorria ikusi du.

Fitxa teknikoa:

0.- Reala: Rulli; Zaldua, Iñigo Martinez, Diego Reyes, De la Bella; Illarramendi, Markel Bergara (Pardo, 83. min), Zurutuza (Jonathas, 83. min); Canales (Bruma, 72. min), Vela, Agirretxe.

2.- Atletico Madril: Oblak; Godin, Gimenez, Siqueira, Juanfran; Gabi, Tiago, Correa; Koke (Carrasco, 62. min), Griezmann (Saul, 85. min) eta Jackson (Torres, 63. min).

Golak: 0-1, 8. min: Griezmann. 0-2, 90. min: Ferreira-Carrasco.

Epailea: Iglesias Villanueva.

ias Villanueva.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala