Itxi

Reala

Lesioak

Canales, lotailu gurutzatua hautsita; Agirretxe, orkatila bihurrituta

Agentziak | Erredakzioa

Imanol Agirretxe makuluekin agertu da Zubietako entrenamendura. Sergio Canalesek denboraldia galduko du.

1:29

Real Madrilen aurkako partidak ondorio negatiboak ekarri dizkio Realari, porrotaz aparte. Sergio Canalesek eta Imanol Agirretxek lesionatuta utzi behar izan zuten zelaia.

Erdilariak "haustura du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan", eta denboraldia galduko du. Belauneko hirugarren lesio larria du Canalesek.

Agirretxek ere, bestalde, esku-ohean utzi behar izan zuen Santiago Bernabeu, 14. minutuan. Aurrelariak bihurrituta du ezker orkatila; 2. mailakoa da bihurdura. Zubietako entrenamendun makuluekin azaldu da. Hiru aste inguru egongo da jokatu gabe.

a jokatu gabe.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Reala