Itxi

Reala

Eusebio, Carlos Velari buruz

'Astebeteko zigorra erabakita neukan, baina taldeak esanda aldatu dut'

eitb.eus

Realeko entrenatzaileak Celtarako partidarako deialdian sartu du Carlos Vela mexikarra.

  • Eusebio, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EiTB.

    Eusebio, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EiTB.

"Carlos Velari zigorra jartzea erabakita neukan. Egindakoarekin damututa zegoen eta  taldekideek taldean mantentzea eskatu zidaten", horrela azaldu du Eusebiok Carlos Vela Celtaren aurkako partidarako deialdian sartzeko erabakia.

"Taldearen osasunari begira, taldearen kontra ez egitea da onena, Vela taldean egotea ona da (…) Berak egindakoa akatsa da, baina diziplina betetzeko dago".

"Astebeteko zigorra pentsatuta neukan, baina taldeak bultzatuta aldatu nuen, taldearentzako onena delako", esan du Eusebiok.