Itxi

Reala

Larunbatean, Anoetan

Markel Bergara, Yuri eta Carlos Martinez, baja Barçaren aurka

Erredakzioa

Hiru jokalari hauek ez dira larunbatean Bartzelonaren aurka jokatzeko prest izango. Olazabal, Agirretxe eta Canales ere min hartuta daude.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak Bergarak Pizjuanen sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Realak hiru baja garrantzitsu izango ditu larunbatean Bartzelonaren aurka jokatzeko; Yuri eta Markel Bergara zigortuta daude, eta Carlos Martinezek min hartuta jarraitzen du. Hirurak berritasunak izan ziren Sevillaren aurkako partidan.

Markel Bergarak gol bat sartu zuen Pizjuanen, baita txartel gorria ikusi ere. Lehen txartel horiarekin ere partida bateko zigorra bete behar izango zuen erdilariak. Yuri ere zigortuta dago txartelen zikloa bete duelako. Carlos Martinez, aldiz min hartuta dago, eta ez da larunbatean jokatzeko prest izango.

Gainera, bajen zerrenda handitu egiten da luzarorako lesionatuta dauden Oier Olazabal, Imanol Agirretxe eta Sergio Canales jokalariekin.

 

ekin.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala