Itxi

Reala

Garaipena Anoetan

Reala garaile Anoetan; eta Rayo, sufritzera (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Eusebioren taldeak garaipena batekin esan dio agur denboraldiari Anoetan. Oyarzabal eta Bautista izan dira golegileak.

Rayo Vallecano galtzaile atera da Anoetatik, jokoan ezer izan ez duen Realaren aurka. Madrildarrek garaipena behar dute azken jardunaldian mailari eusteko, eta beste taldeen emaitzen mende ere izango dira.

Ohikoa denez, Rayo erasora atera da defentsan zulo handiak utzita. Egoera horri etekina atera dio Oyarzabal gazteak 11. minutuan, donostiarren lehen gola egiteko.

Atsedenaldia, Eusebiok Vela kendu du eta Jon Bautista gazteari aukera eman dio. Bautistak egin du, hain zuzen, Realaren bigarren gola, Zurutuzak eta Oyarzabalek egindako jokaldiaren ostean.

Vallecaseko taldea estu eta larri ibili da, beste zelaietan kontrako emaitzak zeudela jakinda, baina itxaropena berreskuratu dute Javi Guerrak 68.ean egindako gol bikainarekin.

Azken minutuak bihotzarekin jokatu dituzte Rayokoek, baina berdinketa lortu barik.

 

Fitxa teknikoa:

2.- Reala: Rulli; Elustondo, Mikel, Reyes, De la Bella; Illarramendi, Granero, Xabi Prieto; Zurutuza (Rubén Pardo, 66. min), Oyarzabal (Bruma, 75. min) eta Vela (Bautista, 46. min).

1.- Rayo: Juan Carlos, Quini, Llorente, Crespo (Jonathan, 75. min), Tito, Jozabed (Javi Guerra, 46. min), Trashorras, Bebé (Manucho, 64. min); Embarba, Pablo Hernández eta Miku.

Golak: 1-0, 11. min: Oyarzabal. 2-0, 50. min: Bautista. 2-1, 68. min: Javi Guerra.

n: Javi Guerra.