Itxi

Reala

Houston (AEB)

Realak penaltietan galdu du Charities Cup txapelketa

Agentziak | Erredakzioa

Dynamok 5-4 irabazi eta BBVA Compass Dynamo Charities Cup izeneko txapelketa irabazi du.

1:40

Realak agur esan zion Dynamoren kontrako neurketan Ameriketako Estatu Batuetako egonaldiari.

Houstonen jokatutako partida hiruna geratu zen eta penaltietan 5-4 irabazi zuen etxeko taldeak, Xabi Prietok huts egin zuen txuri-urdinentzat.

Lehen zatian 2-0eko emaitzarekin amaitu zen eta bigarrena hasi bezain pronto hirugarren egin zuen Houstonek; halere, Eusebioren taldea esnatu, eta hiru gol egin zituen neurketa amaitu baino lehen. Golegileak Xabi Prieto, Jon Bautista eta Ruben Pardo izan ziren.

 

t="utf-8">
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zubieta