Itxi

Reala

0-2

Realak Holandako bigarren neurketa irabazi du, NECen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Lau garaipen eskuratu dituzte txuriurdinek denboraldi-aurreko bost partidetan. Babic eta Juanmi izan dira goleatzaileak.

  • NEC 0 - Reala 2 / EITB.

    NEC 0 - Reala 2 / EITB.

Realak beste garaipen bat eskuratu du denboraldi-aurrean, laugarrena bost neurketatan, eta galdu gabe jarraitzen du. Txuriurdinek Holandako NEC Nimegari irabazi diote, Babic eta Juanmiren golei esker.

Carlos Vela, Imanol Agirretxe, Sergio Canales eta Asier Illarramendi, lesionatuta edo ukituta, ez dira deialdian sartu. Hala ere, Realak Holandako egonaldiko bi norgehiagokak irabazi ditu.

Ondo defendatu dute lehen zatian, eta Sergio Babicen golari esker, markagailuan aurretik zirela joan dira aldageletara. Bardajik, gainera penalti bat geratu du.

Bigarren zatian, Eusebioren aldaketen ostean, neurketa erabakita utzi du Juanmik, beste gol batekin. Raul Navasek debuta egin du bere lesio luzearen ostean. NECek estutu egin du azkenean, baina Realak beste garaipen bat eskuratu du.

FITXA TEKNIKOA

Nec Nimega: Smits; Heinloth, Dumic, Golla, Buwalda; Breinburg, Bikel, Mauk; Lundholm, Ofosu, Owusu-Abeyie. Honakoek ere jokatu dute: Van dui. Seleegers, Gandu, Gmeiner, Von haacke eta Grot.

Real Sociedad: Bardaji; Zaldua, Babic, Iñigo, Hector; Gaztañaga, Pardo, Oyarzabal; Concha, Bautista a Hervias. Honakoek ere jokatu dute: Sisniega, Bergara, Xabi Prieto, Juami, Raul Navas. Yuri, Mikel, Carlos Martínez eta Granero.

Golak: 0-1, 34. min: Babic. 0-2, 58. min: Juanmi.

8. min: Juanmi.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola 2024