Itxi

Reala

8 hilabete min hartuta

Agirretxeri ebakuntza egingo diote irailaren 16an

Erredakzioa

Imanol Agirretxek 8 hilabete daramatza min hartuta eta Realeko sendagileek jakinarazi dutenez, beste ebakunza bat egin beharko diote. Van Dick mediku holandarra izango da ebakuntzaren arduraduna.

  • Imanol Agirretxe. Argazkia: EFE

    Imanol Agirretxe Malagaren aurka sartutako gola, jokatu zuen azken partida. Argazkia: EFE

Imanol Agirretxek astearte honetan bete ditu 8 hilabete min hartuta eta lesioa gainditu ezinda. Aurrelariaren orkatiaren bilakaera ez dela egokia izan esan dute Gonzalez de Suso eta Barreda sendagileek. Jokalariak min hartuta jarraitzen du. Korrika egiteko ez du arazorik, baina ezin du futbolean jokatu.

Astelehenean Van Dick mediku holandarrarekin bildu ostean, berriz ere ebakuntza egitea erabaki dute. Ebakuntza dela arazoa gainditzeko konponbide bakarra esan dute Realeko sendagileek. Irailaren 16an Van Dickek berak egingo dio ebakuntza Madrilen eta apirilan egin ziotenearen oso antzekoa izango da; ezker orkatilan zer duen aztertzen eta lotailuak berrikusten eta berregituratzen saiatuko dira.

Sendatze prozesua hiru hilabete inguru luzatuko da medikuen ustez. Kontuan izanda Agirretxe 2015eko abenduaren 30ean lesionatu zela, jokalaria urtebete baino gehiago egongo da berdeguneetatik kanpo.

Barreda medikuak esan duenez, min hartu zuenetik emandako pausoak egokiak izan dira, baina emaitza, ordea, txarra. Dena dela, talde txuri-urdineko medikuak baikor azaldu dira, eta uste dute Agirretxe berriz ere lesionatu aurreko maila emateko gai izango dela.

ai izango dela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala