Reala
Lagunartekoa, Torrelavegan
Sportingen kontrako partida ateak itxita prestatzen ari da Eusebio
Agentziak | Erredakzioa
Hilaren 16an Athleticen aurka jokatu beharreko neurketa hasi da prestatzen jada talde txuri-urdina.
-
Granero
Realak ateak itxita egin du gaurko lan saioa. Ostegunean, Torrelavegan, adiskidantzazko partida jokatuko du talde txuri-urdinak Sporting Gijonen aurka Ligako hurrengo neurketa buruan dutela.
Noren eta Athleticen kontra neurtuko dituzte indarrak gipuzkoarrek San Mamesen hilaren 16an, igandean, arratsaldeko 16:15enetan.
Eusebiok 20 jokalari deitu ditu, tartean, berriro ere, Esteban Granero dagoelarik. Espainiako selekzioarekin dagoen Iñigo Martinez kenduta entrenatzaile txuri-urdinak taldeko jokalari inportanteak deitu ditu, esaterako, Carlos Vela, Willian Jose edo Juanmi.