Itxi

Reala

Hurrengo aurkaria

Bartzelonak ez du Anoetan irabazi 2006-2007. denboralditik

Erredakzioa

Igande honetan Bartzelona izango du aurkari Realak. Talde txuri-urdinak  izan dituen azken bost entrenatzaileek garaipena lortu dute Barçaren aurka Donostian.

  • Reala-Bartzelona. Argazkia: EFE

    Reala-Bartzelona. Argazkia: EFE

Realak astelehen honetan ekin dio datorren igandeko Bartzelonaren aurkako partida prestatzeari. Anoetan jokatuko da norgehiagoka, azaroaren 27an, 20:45ean. Barçak ez du Realaren zelaian irabazi 2006-2007. denboralditik.

Talde txuri-urdinak izan dituen azken bost entrenatzaileek lortu dute garaipena Bartzelonaren aurka Anoetan. Eusebioren aginduetara duela zazpi hilabate irabazi zion talde gipuzkoarrak Bartzelonari Donostian 1-0eko emaitzarekin. David Moyes entrenatzaile zuela ere Realak 1-0 irabazi zion Barçari. 2013-2014. denboraldian txuri-urdinek 3-1 irabazi zuten Jagoba Arrasate entrenatzaile zela. Denboraldi bat lehenago, Philippe Montanierren aginduetara 3-2ko emaitzarekin lortu zuen garaipena Realak blaugranen kontra. 2010-2011. denboraldian 2-1 irabazi zioten donostiarrek Bartzelonari eta Martin Lasarte izan zen entrenatzailea denboraldi horretan.

Igande honetan Bartzelona puntuak pilatzeko premiarekin joango da Anoetara Real Madrilekiko duen desabantaila (4 puntukoa) murrizteko asmoz. Realak, aldiz, bolada onari eutsi nahi dio, eta Txapeldunen Ligako postuetara iritsi nahi du.

 

hi du.

 

hi du.