Itxi

Reala

Granadako entrenatzailea

Lucas Alcarazek ez dio inoiz Realari irabazi Lehen Mailan

Agentziak | Erredakzioa

Reala Granadako teknikoaren mamu beltza da. Berak entrenatutako taldeek ez diete inoiz txuriurdinei irabazi.

  • Lucas Alcaraz / EFE.

    Lucas Alcaraz / EFE.

Lucas Alcaraz, Granadako entrenatzailea, Realaren aurka arituko da larunbatean Andaluziako taldearekin. Aurkaririk txarrena da Reala, bere taldeek ez dutelako inoiz garaipenik lortu Realaren aurka Lehen Mailan.

Alcarazek hamabi aldiz jokatu du Lehen Mailan Realaren kontra, Recreativon, Racingen, Granadan eta Levanten, eta ez du garaipenik eskuratu.

2002-03 denboraldian, bi partida galdu zituen Recreativorekin, eta beste lau Racingekin, 2003 eta 2005 artean.

Kordobarekin garaipen bat eskurau zituen etxean, baina Bigarren Mailan izan zen.

Granadarekin, Lehen Mailan berriro, bi berdinketa eta porrot bat eskuartu zituen Realaren aurka. Levanterekin beste hiru partida jokatu zituen; batean berdinketa lortu zuen, eta bestean, kontrako bi gol festa.