Itxi

Reala

Igandea, 12:00etan

Realak Leganesen aurka garaipena lortuta ekin nahi dio 2018ari

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak igandean jokatuko du Butarquen, 12:00etan. Januzaj eta De la Bella baja dira.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Reala. Argazkia: EFE

Realak Leganesen aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etan, Butarque zelaian. Talde txuri-urdinaren helburua izango da, 2018. urteari hasiera ona ematea garaipenarekin eta Europako postuetara gerturatzea.

Etxetik kanpo emaitza onak atera ditu Realak aurten. Azaroa eta abendua kontutan hartuta, neurketa bakarra galdu zuen Realak, Atletico Madrilen aurka. Iganderako Alberto De la Bella eta Adnan Januzaj jokalarien bajak izango ditu Eusebio Sacristan entrenatzaileak, bi jokalariak min hartuta baitaude. Juanmi edo Canales izan daitezke Januzajen postua har dezaketen jokalariak.

Bestalde, Leganesek ondo ekn zion urte berriari, Errege Kopan Vila-reali 1-0 irabazita final-zortziremetako joaneko partida. Asier Garitano entrenatzaileak Nordin Amrabaten baja izango du. Kopako golegilea baja da zigortuta dagoelako Levanteren aurkako partidan egotzia izan ostean. Alexander Szymanowski eta Darko Brasanac jokalariak ere baja dira, min hartuta baitaude.

Ustezko hamaikakoak:

Leganes: Cuellar; Zaldua, Siovas, Muñoz, Diego Rico; Gabriel, Ruben Perez; El Zhar, Naranjo, Eraso; eta Beauvue.

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Martinez, Rodrigues; Illarramendi, Xabi Prieto, Zurutuza; Juanmi, Oyarzabal eta Willian.

Epailea: Estrada Fernandez.

Zelaia: Butarque.

Ordua: 12:00etan.

ong> 12:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala