Itxi

Reala

Amaitu da atsedena

Realak Imanolen aroari ekingo dio Ipuruan, Lehen Mailan inoiz irabazi ez duen zelaian

Erredakzioa

Imanol Alguacil entrenatzailea Eibarren aurkako derbian estreinatuko da. Txuri-urdinek duela 10 urte irabazi zuten azkenengoz Eibarren.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Imanol Alguacil, Realaren entrenamendu bat zuzentzen. Arazkia: EFE

Reala astelehen honetan itzuli da entrenamenduetara, atseden egun batzuetaz gozatu ostean. Eusebio Sacristan kargutik kendu ostean, Imanol Alguacilek hartu du Reala entrenatzeko ardura eta asteburu honetan estreinatuko da Ligan, Eibarren aurkako derbian.

Talde txuri-urdinak ez du inoiz irabazi Ipuruan Lehen Mailan. Iragan denboraldian 2-0 irabazi zion Eibarrek Realari eta 2014-2015. denboraldian, 1-0 iorabazi zuten armaginek. Gainera, Eibar Realaren gainetik da sailkapenean eta 6 puntu ateratzen dizkio Donostiako taldeari. Bigarren Mailan Ipuruan jokatutako derbi bietan, Realak bat irabazi zuen, eta beste bat berdindu, Eibarren zelaian.

Donostiako taldeak Ipuruan lortutako azken garaipena duela 10 urte eman zen, eta Errege Kopan duela 32 urte irabazitako bati gehitzen zaio garaipen hura.