Itxi

Reala

Txuri-urdinen porrota (2-1)

Realak Camp Nouko harmailetara urduritasuna eramanez galdu du

Erredakzioa

Tellok sartu du partidako lehen gola 11. minutuan. Bigarren zatian Messik 2-0ekoa sartu du, baina jarraian Velak desabantaila murriztu du Velak 2-1koa egin baitu.

  • Bartzelona-Reala. Argazkia: EFE

    Bartzelonako jokalariak Realari sartutako bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

2 - Bartzelona: Valdes; Alves, Puyol (Abidal, m.76), Mascherano, Adriano; Dos Santos (Busquets, m.76 (Pique, m.82), Thiago, Cesc; Tello, Messi etaCuenca.

1 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martínez, Cadamuro; Aranburu, Markel, Ruben Pardo (Llorente, m.78); Xabi Prieto (Agirretxe, m.83), Griezmann; eta Ifran (Vela, m.58).

Golak: 1-0. m.9: Tello. 2-0, m.72: Messi. 2-1, m.74: Vela.
Epailea: Clos Gomez.

Realak 2-1 galdu zuen Bartzelonaren aurka Camp Nou. Txuri-urdinek urduritasuna eraman zuten harmailetara partidazo azken minutuetan nahiz eta azkenean galdu egin zuten.

Telloren eta Messiren golek eamn zioten garaipena Bartzelonari. Guardiolak zuzentzen duen taldeak behar baino gehiago sufritu zuen partida irabazteko gol aukera asko alferrik galdu zituztelako.

Maldan gora jarri zitzaion partida Realari bederatzigarren minutuan Tellok 1-0ekoa sartu baitzuen. Lehen zatian jaun eta jabe izan zen Bartzelona eta gol aukerak sortu zituen arren 1-0ekoarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran Realak abisua eman zion Barçari. Griezmann bakarrik geratu zen Victor Valiesen aurrean eta atezainak gola eragotzi zuen. Bartzelonarena zen baloi jabetza, baina Reala bere aukeraren zain zegoen. Messik 72. minutuan 2-0ekoa sartu zuen eta bazirudien norgehiagoka erabakita utzi zuela.

Pozak, ordea, ez zion asko iraun Barçari Carlos Velak 74. minutuan desabantaila murriztu baitzuen 2-1eko gola sartuta. Azken minutuetan gogotik saiatu zen reala berdinketa lortzen eta urduritasuna ere eraman zuen Camp nouko harmailetara, baina azkenean porrota eraman zuten txuri-urdinek (2-1).