Itxi

Reala

EUSKAL DERBIA

David Silvak normaltasunez entrenatu du, eta derbian izango da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Erdilari txuri-urdinak San Mamesen jokatuko den Athleticen kontrako derbian parte hartuko du, ostegun honetan Zubietan egindako entrenamendua osatu eta gero.

  • David Silva

    David Silva. Argazkia: Real Sociedad

Reala sentsazio onekin prestatzen ari da larunbatean San Mamesen jokatuko den derbia; izan ere, David Silvak gaurko entrenamendua arazorik gabe osatu du.

Horrenbestez, Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak erabiltzeko moduan izango du erdilaria larunbatean. Realeko teknikariek zainketa bereziak ematen dizkiote kanariarrari haren lesio arriskuak gutxitzeko.

Silvak ez zuen entrenatu gainerako taldekideekin ez asteartean ez asteazkenean, baina gaurko lan saioa haiekin batera osatu du.

Arguineguineko erdilaria garrantzi handikoa da Realarentzat denboraldi amaiera honetan. Sasoiko dagoenean, taldeak asko igartzen du bere ekarpena; gainera Athleticen kontra estatistika ona du txuri-urdin gisa. Neurketa bakarra galdu du orain arte parte hartu duen lau partidetan, eta aldiz, bi garaipen eta berdinketa bat bereganatu ditu.