Itxi

Reala

Baja

Adriana Nanclaresek Reala utzi du

EITB MEDIA

Atezainak ez du klubak egindako eskaintza onartu eta, ondorioz, ez du Donostian jokatzen jarraituko.

  • Realak eskerrak eman dizkio Adriana Nanclaresi

    Realak eskerrak eman dizkio Adriana Nanclaresi. Irudia: Reala.

Adriana Nanclares atezainak ez du Realean jarraituko, klubak astelehen honetan aditzera emandakoaren arabera. Klubak argitaratutako informazioaren arabera, Nanclaresek ez du Realak taldean jarraitzeko egindako eskaintza onartu.

Adriana Nanclares 2018an iritsi zen Realeko bigarren taldera eta Lehenengo Mailara igotzeko jokalari erabakigarria izan zen. 2020an, lehen taldera jauzia eman zuen, eta bertan jokalari garrantzitsua izan da, Txapeldunen Ligarako sailkapenean parte hartuz.

Bere agurra iragartzeko testuan, Realak onena opa dio Nanclaresi etorkizun profesionalean zein pertsonalean.