Itxi

Reala

Zozketa

Reala, Txapeldunen Ligan izango dituen aurkarien zain

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Zozketa gaur arratsaldean egingo dute, 18:00etan hasiko den ekitaldi batean. Donostiako taldeak ezingo du 4. zozketa-ontziko hautagaien aurka jokatu, ezta Real Madril, Atletico Madril, Sevilla eta Bartzelonaren kontra ere.

  • Barrenetxea eta Take Kubo, Realeko jokalariak, artxiboko irudi batean. EFE

    Barrenetxea eta Take Kubo, Realeko jokalariak, artxiboko irudi batean. EFE

Realak gaur jakingo du nortzuk izango dituen aurkari Txapeldunen Ligako multzoen fasean, 18:00etan hasita Monakoko Grimaldi foroan egingo duten zozketan. 

Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeari ezin zaizkio Real Madril, Atletico Madril, Sevilla eta Bartzelona egokitu, ezta 4. zozketa-ontziko hautagairik ere: Celtic, Newcastle, Union Berlin, Lens, Young Boys, Galatasaray eta Royal Antwerp

Gainerako zozketa-ontzietan talde hauek egongo dira:

1. zozketa-ontzia: Manchester City, Bartzelona, Sevilla, Napoles, Bayern Munich, Paris Saint Germain, Benfica eta Feyenord.

2. zozketa-ontzia: Real Madril, Atletico Madril, Manchester United, Arsenal, Inter, Borussia Dortmund, Leipzig eta Porto.

3. zozketa-ontzia: Shakhtar, Salzburgo, Milan, Lazio, Braga, Izar Gorria, PSV Eindhoven eta Kopenhage.

Zozketaz gain, UEFAko 2022-2023ko Emakumezko Jokalari Onenaren Saria, Gizonezko Jokalari Onenaren Saria, Emakumezko Entrenatzaile Onenaren Saria, Gizonezko Entrenatzaile Onenaren Saria eta UEFAko Presidentea Saria emango dituzte.

Partiden egutegia

Txapeldunen Ligako partidak astearteetan eta asteazkenetan izango dira, oro har 21:00etan, baina bi neurketa 18:45ean jokatuko dituzte.

Fase bakoitzeko datak

- 1. jardunaldia: 2023ko irailak 19/20

- 2. jardunaldia: 2023ko urriak 3/4

- 3. jardunaldia: 2023ko urriak 24/25

- 4. jardunaldia: 2023ko azaroak 7/8

- 5. jardunaldia: 2023ko azaroak 28/29

- 6. jardunaldia: 2023ko abenduak 12/13

Final-zortzirenak (Zozketa: 2023ko abenduak 18)

- Joaneko partidak: 2024ko otsailak 13/14 eta 20/21

- Itzuliko neurketak: 2024ko martxoak 5/6 eta 12/13

Final-laurdenak (Zozketa: 2024ko martxoak 15)

- Joaneko partidak: 2024ko apirilak 9/10

- Itzuliko partidak: 2024ko apirilak 16/17

Finalaurrekoak

- Joanekoa partidak: 2024ko apirilak 30 eta maiatzak 1

- Itzuliko partida: 2024ko maiatzak 7/8

Finala: 2024ko ekainak 1 (Wembley)