Itxi

Reala

F Liga

Realak eta Eibarrek sailkapenaren behealdetik urruntzeko helburuarekin ekingo diote derbiari

EITB Media

F Ligako 5. jardunaldiko derbi gipuzkoarra Zubietan jokatuko da, urriaren 14an, 18:30ean. Txuri-urdinek 4 puntu bildu dituzte lehen 4 jardunaldietan; armaginek, aldiz, 3.

  • Baloiak

    Baloiak. Argazkia: EFE

Realak eta Eibarrek derbia jokatuko dute larunbat honetan, urriaren 14an, Zubietan. Gipuzkoako bi taldeak gogotsu iritsiko dira F Ligako 5. jardunaldiko hitzordura, eta sailkapeneko behealdetik aldentzea izango dute helburu.

Biek ala biek ez diote ondo ekin txapelketari. Realak 4 puntu bildu ditu lehen 4 jardunaldietan, neurketa bat irabazita, beste bat berdinduta eta bi galduta. Bestalde, armaginek 3 puntu dituzte; orain arte, garaipen bakarra bereganatu eta 3 norgehiagoka galdu dituzte.

Beraz, urriaren 14ko hitzordua garrantzitsua da bi klubentzat. Txuri-urdinen helburua da sailkapeneko goiko postuetan egotea, baina horretarako lehenbailehen neurketak irabazten hastea komeni zaie. Armaginei dagokienez, mailari eustea dute jomuga, eta orain lortzen dituen puntuak bikain etorriko zaizkio denboraldiaren amaieran.