Itxi

Reala

Lesioa

Ebakuntza egin diote Aihen Muñozi, Bartzelonan, ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuko hausturagatik

EITB MEDIA

Ebakuntzan ez da gorabehera aipagarririk izan, eta, arazorik ez badago, datorren astelehenean emango diote alta.

  • Aihen Muñoz, Txapeldunen Ligan. Argazkia: EFE.

    Aihen Muñoz, Txapeldunen Ligan. Argazkia: EFE.

Ebakuntza egin diote Aihen Muñozi, ostiralean, Bartzelonan, ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuko hausturagatik, Realak iragarri duenez.

Ebakuntza Quironsalud ospitaleko Ramon Cugat eta Edudard Alentorn medikuek egin dute, eta ez da gorabehera aipagarririk izan. Arazorik ez badago, datorren astelehenean emango diote alta Realeko ezker hegaleko atzelariari.

Aihen urtarrilaren 20an lesionatu zen, larri, EA Sports Ligako 21. jardunaldian, Abanca Balaidos futbol zelaian, Celtaren aurkako partidan. Ezin izango du jokatu berriro 2023-24 denboraldian.