Itxi

Reala

Real Sociedad

Izarne Sarasolak kontratua berritu du, eta Realean jarraituko du beste bi denboraldiz

EITB MEDIA

Ibarrako (Gipuzkoa) defentsak elastiko txuri-urdina janzten jarraituko du 2025-26 denboraldiaren amaierara arte.

  • Izarne Sarasola, Realarekin kontratua 2026a arte luzatu ostean. Argazkia: @RealSociedadFEM

    Izarne Sarasola, Realarekin kontratua 2026a arte luzatu ostean. Argazkia: @RealSociedadFEM

Izarne Sarasola Realeko jokalariak elastiko txuri-urdina janzten jarraituko du 2025-26 denboraldia amaitu arte.

Ibarrako defentsa Realeko harrobian aritu da, eta taldearen arrakasten protagonista izan da. Haren esanetan, "ilusioz beteta" dago Donostiako klubean "hazten" jarraitzeko.