Itxi

Reala

EA Sports Liga

Realak ez du lortu Almeria mendean hartzea, eta berdindu egin du (2-2)

EITB MEDIA

Zubeldiak falta egin du area barruan 89. minutuan, eta Embarbak sartu du Almeriaren bigarren gola, penaltiz. Emaitza honekin, donostiarrek puntu bakarra lortu dute.

  • Mikel Oyarzabal Almeriako hainbat jokalariren aurrean. Argazkia: EFE

    Mikel Oyarzabal Almeriako hainbat jokalariren aurrean. Argazkia: EFE

Realak 2-2 berdindu du Almeriaren aurka, Reale Arenan, 2023-24 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamaikagarren jardunaldian. Embarbak egindako bi golei esker eraman du Almeriak puntu bat etxera; etxekoen artean, Oyarzabal eta Zubeldia izan dira gola sartu dutenak. Emaitza honekin, donostiarrek 50 puntu pilatu dituzte, eta Europako postuetan mantentzen dira.

Etxekoak konfiantzaz zelairatu dira Ligako azken sailkatuen aurrean, eta Merino izan da lehen minutuetan markagailua irekitzeko zorian egon dena. Hala ere, Maximiano atezain bisitariak eskua atera du azken unean, lehen gola saihesteko. Txuri-urdinek presioa egiten jarraitu dute, baina Embarbak Almeria aurreratu du 30. minutuan (0-1). Horrek abileziaz jaitsi du baloia, eta Remirori aurre egin ondoren, baloia sarean sartu du.

Donostiarrek berehala erreakzionatu dute, eta bi minutu eskasean, Javi Galanek ezker hegaletik egindako erdiraketa baten ostean, Beckerrek ziztu bizian korrika egin eta zutoin motzera errematatu du, 1-1ekoa ezarriz.

Bigarren zatian, 59. minutuan, Oyarzabalek aurretik jarri du bere taldea: Zubimendik bigarren zutoinera erdiratu du, Beckerrek ukitu du, eta 10 zenbakidun txuri-urdinak sartu du baloia ate azpian.

Partida erabakita zegoela zirudienean, baina, 86. minutuan, Zubeldiak falta egin du area barruan, eta horrek txartel gorria ekarri dio, baita penaltia Realari ere. Embarba izan da zigor jaurtiketaren arduraduna eta, horri esker, partida berdindu du (2-2).

Fitxa teknikoa:

2 - Reala: Remiro, Traore, Zubeldia, Le Normand, Galan, Zubimendi, Merino, Zakharyan (Pacheco, min. 89), Becker (Turrientes, min. 70), Oyarzabal (Silva, min. 77) eta Barrenetxea (Kubo, min. 70).

2 - UD Almeria: Maximiano, Pubill, Chumi, Gonzalez, Langa, Robertone, Lopy (Baba, min. 74), Viera, Romero (Ramazani, min. 46), Leo Baptistao (Lozano, min. 70) eta Embarba.

Golak: 0-1, min. 30: Embarba; 1-1, min. 32: Becker; 2-1, min. 59: Oyarzabal; 2-2, min. 88: Embarba, penaltiz.

Epailea: Isidro Diaz de Mera Escuderos . Txartela erakutsi die hauei: Le Normand (75) eta Zubimendi (90+4), Realetik; eta Romerori (36), Almeriatik. Era berean, Zubeldia (87) kanporatu du.