Itxi

Reala

20 puntu

Europara begira jarri da Reala

Erredakzioa

Montanierren taldeak jokoan zeuden azken hamabi puntuetatik hamar eskuratu ditu, eta dagoeneko 20 ditu saikapen nagusian. Bolada onean daude txuri-urdinak.

  • Mikel Gonzalez eta Griezmann, Mestallan gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Mikel Gonzalez eta Griezmann, Mestallan gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Reala bolada onean dago. Jokoan zeuden azken hamabi puntuetatik hamar eskuratu ditu, eta Europa postuetatik oso hurbil kokatu da.

Azken lau jardunaldietan, Malaga, Rayo eta Valentzia gainditu ditu eta Osasunaren aurka puntu bat lortu zuen talde txuri-urdinak. Dagoeneko 20 puntu ditu.

Larunbat honetan Valentziaren aurka lortutako gol-zaparradak Pellegrino entrenatzailearen kargugabetzea eragin du.