Itxi

Txapeldunen Liga

Leverkusenen aurkako lehian

UEFAk 40.000 euroko isuna ezarri dio Barçari Camp Nouko esteladengatik

Erredakzioa

Erakunde europarraren Kontrol, Etika eta Disziplina Batzordeak isun hau ezartzea erabaki du Bayer Leverkusenen aurkako partidan Bartzelonaren zelaian ikusi ziren esteladak direla eta.

  • esteladak Olympiastadionean. Argazkia: EFE

    Esteladak Championseko finala jokatu zen Berlineko Olympiastadionean. Argazkia: EFE

UEFAko Kontrol, Etika eta Disziplina Batzordeak 40.000 euroko isuna ezarri dio Bartzelonari, Bayer Leverksenen aurkako Txapeldunen Ligako partidan Camp Noun ikusi ziren esteladengatik. Irailaren 29ko partida horretan, Camp Noun "legez kanpoko banderak" ikusi zirela dio UEFAk.

Ekainan Bartzelonak eta Juventusek jokatu zuten Championseko final handia Berlineko Olympiastadion zelaian, eta UEFAk Kataluniako taldeari 30.000 euroko isuna ezarri zion harmailetan esteladak agertu zirelako.

UEFAk bidalitako delegatuaren txostenean, Bayer Leverkusenen aurkako irailaren 29ko partidan, Bartzelonako zaleek Txapeldunen Ligako ereserkiari txistu egin ziotela, eta "independentzia" ohiuak entzun zirela azaltzen da.

Isun berri honen aurrean, Bartzelonak helegitea aurkeztuko du.

aurkeztuko du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga