Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak (itzulikoa)

Barçak eta Liverpoolek dena alde dute gaur finalerdietara sailkatzeko

eitb.eus

Bartzelonak Erromaren aurka jokatuko du Olinpikoan, joaneko partidako 4-1ekoa alde duela. Liverpoolek Etihaden jokatuko du Manchester Cityren aurka, joanekoan 3-0 irabazi zuelarik.

  • Josep Guardiola. Argazkia: EFE

    Josep Guardiola, Manchester City-Liverpool partidaren atariko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Gaur Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzuliko bi partida jokatuko dira, 20:45ean. Erroma-Bartzelona eta Manchester City-Liverpool neurketak jokatuko dira Olinpikoan eta Etihaden.

Bartzelona da faborito argia Erromaren aurkako kanporaketan, joaneko neurketa 4-1 irabazi baitzuen. Busquets jokatzeko prest izango du Barçak eta Nainggolamek hasieratik jokatuko du Erromarekin. Camp Noun baja izan zen Erromako jokalari onena, min hartuta egon zelako.

Talde ingelesen arteko kanporaketan Liverpoolek abantaila erosoa du Manchester Cityren aurkako joaneko partida 3-0 irabazi baitzuen. Itzuliko partida Etihad zelaian jokatuko da. Cityk 5-0 irabazi zion Liverpooli Premier Ligan Etihaden eta hori hartuko du erreferentziatzat Guardiolak zuzentzen duen taldeak. Liverpoolek Salahren zalantza du, baina Egiptokoa jokatzeko prest egongo dela ematen du.