Itxi

Txapeldunen Liga

13:00etan, Nyonen

Ostiralean, Txapeldunen Ligako finalerdietako zozketa

eitb.eus

Erroma, Liverpool, Real Madril eta Bayern Munich dira zozketan izango diren lau taldeak.

  • Foto: uefa.com

    Foto: uefa.com

Aste honetan Txapeldunen Ligako final-laurdenak jokatu dira emozio handiarekin eta ezustekoekin, esaterako, Bartzelonaren kanporatzea Erroman 3-0 galdu ostean; Real Madrilek 93. minutuan erdietsi zuen txartela, penaltiz.

Beraz, gauzak horrela, Erroma, Liverpool, Real Madril eta Bayern Munich dira zozketan izango diren lau taldeak.

Eguerdiko 13:00etan egingo da Nyonen eta joaneko partidak hilaren 24an eta 25ean jokatuko dira eta bueltakoak maiatzaren 1ean eta 2an. Finala, maiatzaren 26an, Kieveko NSC Olimpiyskyi futbol-zelaian izango da.

FINAL-LAUDENAK (bueltako partidak)

Erroma 3-0 FC Bartzelona

Manchester City 1-2 Liverpool

Real Madril 1-3 Juventus

Bayern Munich 0-0 Sevilla

FINAL-LAUDENAK (joaneko partidak)

Juventus 0-3 Real Madril

Sevilla 1-2 Bayern Munich

FC Bartzelona 4-1 Erroma

Liverpool 3-0 Manchester City